Atal honetan programen diseinua, esku hartzea eta ebaluaketa zehaztuko ditugu. Oro har, programa hauek aurrera eramaten ditugu ikastetxeetako eremuetan, bai eta hezkuntza ez formaleko eremuetan ere.

Ikastetxeetan
Ikastetxeen behar eta nahien arabera egokitzen ditugu programak. Bi orduko saioetan banatzen dira, eta zenbait aukera egon daitezke: bi orduko saio bakarreko programatik hasi eta bi orduko 8 saiotara luzatu daitezkeen programetaraino.
Hainbat adinetako ikasleekin egiten dugu lan: Lehen Hezkuntzatik hasita, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Prestakuntza-zikloetaraino.
Zuzeneko esku hartze hauetan bi gai nagusi lantzen ditugu. Batetik, sexu-heziketa ikuspuntu feminista, intersekzionala eta integral batetik, eta, bestaldetik, indarkeria matxistaren prebentzioa.
Gaien arabera, honako hiru programa hauetan jarduten dugu:
- Sexu-heziketa eta indarkeria matxistaren prebentzio programak

Hezkuntza ez formala
Sexu-heziketa eta indarkeria matxistaren prebentzio programak egiten ditugu hainbat talderekin, batez ere gazteekin eta emakume/neska taldeekin.
Taldearen behar eta interesen arabera egokitzen ditugu programak, eta honako gai hauen inguruan izan ohi dira:
- Autoestimua: autoirudiaren, autokontzeptuaren eta autoestimuaren lanketa.
- Maitasun erromantikoa: laranja erdiaren mitoaren, heteroaraua eta sistema monogamoaren, jeloskortasunaren eta indarkeriaren lanketa, besteak beste.
- Edertasun ereduak
- Sexualitatea modu osasuntsuan bizi: geure identitatea eta gorputza esploratu geure burua ezagutzeko.
- Maskulinitate hegemonikoa deseraikitzeko tailerrak
- Sare sozialak: kudeatzen ikastea, testuinguru horretan agertzen diren indarkeriak identifikatzen jakitea eta abar.
- “Ligoteo” osasuntsua: Zeure burua eta beste pertsona errespetatzeko, eta sexu harreman osasuntsuak edukitzeko.
- “Kustomizazio” feminista: Zer mezu transmititu nahi dugu? Nola transmititu arroparen bitartez? Arroparen eta estetikaren bitartez transmititzen ditugun mezuei buruzko hausnarketa.
- Txapa feminista tailerra: Zer mezu transmititu nahi dugu? Nola transmititu txapen bitartez? Arroparen eta estetikaren bitartez transmititzen ditugun mezuei buruzko hausnarketa.
- Sexualitate aktiboa emakume helduentzat
- Teknologia berriak, gazteak eta berdintasuna: azken urteotan teknologia berriek gero eta indar gehiago bereganatu dute, eta guztiz aldatu dituzte besteekin ditugun harremanak. Horiek ulertzea eta eskaintzen dizkiguten aukerak eta arriskuak ezagutzea ezinbestekoa da.
- GIB/HIES eta Planifikatu Gabeko Haurdunaldirako prebentzio tailerrak: Sexu harremanen bidez transmititzen diren infekzioen inguruko informazio jasotzea, GIB/HIESaren inguruan bereziki, sexu harreman seguruak izateko. Horretaz gain, haurdun ez geratzeko hartu behar diren neurriak ezagutzeko, eta, haurdun geratuz gero, haurra izan nahi bada ala izan nahi ez bada zer egin behar den jakiteko tailerrak dira.
Ikasleekin egoteaz gain, esku hartze komunitarioan ere lan egiten dugu, irakasle, guraso, hezitzaile eta helduekin alegia.
Ikastetxe, gazteleku, guraso elkarte edo edozein erakundetatik horrelako programaren bat jasotzeko interesa baldin baduzu, konpromezurik gabe, hemendik jar zaitezke harremanetan! Pozik erantzungo dizugu!
