Ikasleak

Hezkuntza formala

Ikastetxeen behar eta nahien arabera moldatzen ditugu programak. Bi orduko saioak izaten dira, eta hainbat aukera egon daitezke: bi orduko saio bakarreko programatik hasi eta bi orduko 8 saiotara luzatu daitezkeen programetaraino. 

Hainbat adinetako ikasleekin egiten dugu lan: Lehen Hezkuntzatik hasita, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Prestakuntza-zikloetaraino.

Zuzeneko esku hartze hauetan bi gai nagusi lantzen ditugu. Batetik, sexu-heziketa ikuspuntu feminista, intersekzionala eta integral batetik, eta, bestaldetik, indarkeria matxistaren prebentzioa.

Gaien arabera, honako hiru programa hauetan jarduten dugu:

  • Sexu-heziketa eta indarkeria matxistaren prebentzio programak

Hezkuntza ez formala

Sexu-heziketako eta indarkeria matxistaren prebentzio programak egiten ditugu talde txikiekin. Gaztelekuetan, kultur etxeetan, emakumeen etxeetan, kirol taldeetan, antzerki taldeetan eta abarretan egoten gara.

Zer gai lantzen ditugu? Taldearen behar eta interesen arabera egokitzen ditugu programak eta gai hauen inguruan izan ohi dira:

  • Autoestimua: norberaren edo taldearen autoirudiaren, autokontzeptuaren eta autoestimuaren lanketa.
  • Edertasun ereduak
  • Maitasun erromantikoa: laranja erdiaren mitoaren, heteroaraua eta sistema monogamoaren, jeloskortasunaren eta indarkeriaren lanketa, besteak beste.
  • Sexualitatea modu osasuntsuan bizi: geure identitatea eta gorputza esploratu geure burua ezagutzeko, eta praktika seguruak izateko.
  • Antisorgailuak ezagutzeko tailerra: baginarentzako kondoiak daude? “Marcha atrás” metodoa eraginkorra da? Galdera horiek erantzuten jakitea garrantzitsua da sexu harreman osasuntsuak eta seguruak izateko.
  • Sexualitate aktiboa emakume helduentzat
  • Sare sozialak eta harremanak: azken urteotan sare sozialek gero eta indar gehiago bereganatu dute, eta guztiz aldatu dituzte besteekin ditugun harremanak. Horiek ulertzea eta eskaintzen dizkiguten aukerak eta arriskuak ezagutzea ezinbestekoa da.
  • Sare sozialen bitartez ematen den indarkeria matxistaren prebentzioa
  • GIB/HIES eta Planifikatu Gabeko Haurdunaldirako prebentzio tailerrak: Sexu harremanen bidez transmititzen diren infekzioen inguruko informazio jasotzea, GIB/HIESaren inguruan bereziki, sexu harreman seguruak izateko. Horretaz gain, haurdun ez geratzeko hartu behar diren neurriak ezagutzeko, eta, haurdun geratuz gero, haurra izan nahi bada ala izan nahi ez bada izan nahi ez bada zer egin behar den jakiteko tailerrak dira.
  • Maskulinitate hegemonikoa deseraikitzeko tailerrak
  • Mikromatxismoak: Indarkeria matxista badira ere, askotan kontuan hartzen ez diren jarreren eta jokabideen lanketa, indarkeria hori identifikatzen jakiteko alegia.
  • Sexu aniztasuna (LGBTIQ+): ikuspuntu dikotomikoetatik eta binarioetatik aldentzeko.
  • Trans errealitateak
  • Hilekoaren nondik norakoak
  • Edertasun ereduak
  • “Ligoteo” osasuntsua: Zeure burua eta beste pertsona errespetatzeko, eta sexu harreman osasuntsuak edukitzeko
  • “Kustomizazio” feminista: Zer mezu transmititu nahi dugu? Nola transmititu arroparen bitartez? Arroparen eta estetikaren bitartez transmititzen ditugun mezuei buruzko hausnarketa.
  • Txapa feminista tailerra: Zer mezu transmititu nahi dugu? Nola transmititu txapen bitartez? Arroparen eta estetikaren bitartez transmititzen ditugun mezuei buruzko hausnarketa.
  • Feminismoetan murgiltzen: historia eta hiztegia. Nor da Angela Davis? Zenbat olatutan dago banatuta feminismoaren mugimendu nagusia? Zergatik da hain garrantzitsua ikuspegi interksezionala izatea? Zer esan nahi du “sororitate” hitzak?
  • Plazerra lantzeko tailerrak

Gurekin kontaktuan jarri nahi baduzu Instagram edo posta elektronikoaren bitartez egiteko aukera duzu!

Oraintxe gai hauekin loturiko edozein ezinegon, zalantza edo galderarik baduzu ere, bota hemen! Posta elektronikoz erantzungo dizugu!

    Nola ezagutu gaituzu? - ¿Cómo nos has conocido?
    IkastetxeanLagunakOnlineBeste bat