Nortzuk gara

Azken urteotan, Lahia-Nahia Elkarteak hainbat aldaketa eta bilakaera bizi izan ditu. Horregatik, 2017an elkarteko profesional gehienek Lahia 3.0 Sexologia eta Hezkidetza Elkartea sortu genuen, lan ildo berberarekin jarraitzeko, ikuspegi berriak integratuz eta lurralde berrietara iritsiz.

Egun, honako lau pertsona hauek gara Lahia 3.0 Sexologia eta Hezkidetza Elkartea aurrera eramaten dugunak:

Itsaso Cañada Peña

Emakume alaia eta gertukoa, energia handiko pertsona. Sormen handiko emakumea, beti ideia berriak aurkitzen jarduteko eta hauek praktikan jartzeko erraztasuna duena.

Lahia 3.0 Sexologia eta Hezkidetza Elkarteko zuzendari eta koordinatzailea. Psikologian lizentziatua eta sexologia eta emakume eta gizonen arteko berdintasunean espezialitatua. Hamar urteko esperientzia sexu heziketa eta indarkeria matxistaren programen diseinu, kudeaketa, gauzatze eta ebaluaketan.

Irune Gozalo Letamendi

Alaia, hurbilekoa eta epairik gabeko entzulea da. Jakin-min handia du, eta beti ikuspegi berriak ezagutu nahian dabil, horietaz hausnartzeko.

Psikologian graduatua. Sexologia eta generoan aditua eta berdintasun ikasketetan murgildua. Proiektuko hezitzailea.

Maria Sobrado Barroso

Atsegina, aktiboa eta beti lan egiteko prest dagoena. Konfiantza transmititzeaz gain, pedagogia zainetan darama eta beti dabil irakasteko modu berriak bilatzen.

Pedagogian graduatua. Sexologian graduondoko bat egin du. 2021. urtetik aurrera hezitzaile lanetan dabil. Proiektuko hezitzailea.

Aitor Narbarte

Gertukoa eta atsegina. Lasaitasuna eta konfiantza transmititzen du. Ikertzaile aparta izateaz gain, entzuteko gogoa helarazten du. Pertsona langile eta arduratsua, maskulinitate gaietan interes eta motibazio bizia duena.

Psikologian graduatua. Sexu hezitzailea eta LGBTIQ+ eta kuir ikasketetan aditua. Proiektuko hezitzailea.