Zure ikasleekin berdintasuna landu nahi duzu? Genderfluid, demigenero, trans… terminologiarekin galduta zabiltza? Indarkeria kasu baten berri izan duzu, eta ez dakizu nola esku-hartu? Hobeto ulertu nahi dituzu sare sozialetan sortzen diren dinamikak? Inoiz ez duzu jakin nola hitz egin sexuaz?
Hezkuntza komunitatearen ardura denez, garrantzitsua iruditzen zaigu irakasleekin eta, oro har, hezitzaileekin ere harremana izatea, sexu-heziketa eta indarkeria matxistaren prebentzio programak ahalik eta eraginkorrenak izateko. Hezkuntza agente guztiak ildo beretik joatea da helburua, mezu kontrajarriak jaso ez ditzaten. Horretarako, hainbat formakuntza eta sentsibilizazio saio eskaintzen ditugu gai hauen inguruan, zuek ere gazteen eragile bihurtzeko.
Honako saio hauek eskaintzen ditugu, esate baterako:
- Programen balorazioak: gazteekin egin den lanaren feedbacka jasotzeko, eta esku-hartzearen ondoren zer landu daitekeen jakiteko.
- Hezkidetza: zuen testuinguru genero ikuspuntua eta berdintasuna txertatzeko.
- Sexu aniztasuna (LGBTIQ+): ikuspuntu dikotomikoetatik eta binarioetatik aldentzeko.
- Kasu praktikoak eta baliabideak:
- Autoestimua: norberaren edo taldearen autoirudiaren, autokontzeptuaren eta autoestimuaren lanketa.
- Edertasun ereduak
- Maitasun erromantikoa: laranja erdiaren mitoaren, heteroaraua eta sistema monogamoaren, jeloskortasunaren eta indarkeriaren lanketa, besteak beste.
- Sexualitatea modu osasuntsuan bizi: geure identitatea eta gorputza esploratu geure burua ezagutzeko, eta praktika seguruak izateko.
- Maskulinitate hegemonikoa deseraikitzeko tailerrak
- Garapen sexuala: garapen psikosexualaren fase bakoitzeko ezaugarriak ezagutarazteko.
- Trans errealitateak
- Hilekoaren nondik norakoak
- Sare sozialak eta harremanak: azken urteotan sare sozialek gero eta indar gehiago bereganatu dute, eta guztiz aldatu dituzte besteekin ditugun harremanak. Horiek ulertzea eta eskaintzen dizkiguten aukerak eta arriskuak ezagutzea ezinbestekoa da.
- Sare sozialen bitartez ematen den indarkeria matxistaren prebentzioa
- Gaur egungo sexua: Nola ulertzen da sexua gaur egun? Zer-nolako harremana dute gazteek sexuarekin? Galdera horiek erantzuten saiatzea interesgarria izan daiteke sexuarekiko dagoen ikuspegia ulertzeko.
- Indarkeria matxista, sexista eta genero indarkeria: indarkeria mota horiek identifikatzen, izendatzen eta esku hartzen jakitea.
- GIB/HIESaren prebentzioa: Sexu harremanen bidez transmititzen diren infekzioen inguruko informazio edukitzea, GIB/HIESaren inguruan bereziki, sexu harreman seguruak izateko.
- Mikromatxismoak: Indarkeria matxista badira ere, askotan kontuan hartzen ez diren jarreren eta jokabideen lanketa, indarkeria hori identifikatzen jakiteko alegia.
Zalantzak baldin badituzu, eta gurekin kontaktuan jarri nahi baduzu, Instagram edo posta elektronikoaren bitartez egiteko aukera duzu!
