Ba al duzu sexualitate edo generoari buruzko galderarik? Zure lagun bat indarkeria egoeraren bat jasaten ari da? Zeure burua ahaldundu nahi duzu? Harreman sexualak izan dituzu, baina ez duzu barrera metodorik erabili, eta ez dakizu zer egin?
Gaur egun hainbeste informazio dagoenez, askotan zaila da benetakoa eta faltsua ezberdintzea. Horretarako hemen gaude profesionalak! Zerbitzu hauetan intimitatea, pribatutasuna eta goxotasuna bermatzen dira, eskaintzen ditugun zerbitzuak guztiontzat espazio seguruak izateko. Espazio hauetan galdera guztiak zilegi dira. Eta doainik, noski!

Non gaude?

DONOSTIA
Non?
Donostiako Emakumeen Etxean (Okendo Kalea, 9)
Noiz?
Astelehenero 17:00etatik 20:00etara
(Oharra: Nahi baduzu Instagrametatik hitzordua har dezakezu!)
PASAIA
Non?
- Pasai Antxoko Gaztelekuan (Plaza Axular, 7-behea)
- Pasai Donibaneko Gaztelekuan (J.J.Otaegi plaza, 3. solairua)
- Trintxerpeko Gaztelekuan (Gran Sol, 11-behea)
Noiz?
Astearte edo asteazkenetan, 17:30etatik 19:30etara
(Ikus ezazu hemen 2024-2025 ikasturteko ordutegia)


AZKOITIA
Non?
Artxamendi Topalekuan eta Abarketatxo Ludotekan
Noiz?
Ostiraletan, bi astetik behin, 16:30etatik 19:30etara
BEASAIN
Non?
Udaletxean (San Martin de Loinaz plaza)
Noiz?
Astelehenetan, bi astetik behin, 16:30etatik 19:30etara
Idatzi iezaguzu instara edo sexuaholkularitza@beasain.eus!


ONDARROA
Non?
Etxelilan (Artibai kalea 3)
Noiz?
Astearteetan, bi astetik behin, 16:30etatik 19:30etara
Hitzordua hartzeko idatzi iezaguzu instara edo sexuaholkularitza@ondarroa.eus e-mailera!
OIARTZUN
Non?
Topalekuan
Noiz?
Ostegunetan, bi astetik behin, 17:30etatik 19:30etara
(Esteka honetan informazio gehiago aurkituko duzu)

Horretaz gain, sexualitate eta generoari buruz dituzun galderak Instagram edo posta elektronikoaren bitartez ere egiteko aukera baduzu!
Oraintxe gai hauekin loturiko edozein ezinegon, zalantza edo galderarik baduzu ere, bota hemen! Posta elektronikoz erantzungo dizugu!
